Elektriken kontrako itzalaldia

Guaixe 2021ko urr. 8a, 12:29
Argindarraren prezioaren kontrako elkarretaratzea egin zuten Iruñean. UTZITAKOA

Argindarraren prezioaren garestitzeagatik eta sektoreko oligopoliaren kontra, Kataluniako, Galiziako eta Euskal Herriko hainbat alderdik argiak itzali eta eltze jotzeak egitera deitu dute gaur, urriak 8, ostirala, 22:00etatik 22:30era. 

Deskonektatu elektriketatik!  lelopean zenbait alderdi eta koalizioek , tartean EH Bildu, herritarrak gauean argia itzaltzera eta eltzeak jotzera gonbidatu dituzte, gaur, ostirala, 22:00etatik 22:30era. Enpresa elektriko handien "xantaiari" ezetza erakutsi nahi dute mobilizaizo honen bidez. Argindarraren prezioa etengabe garestiten ari dela eta aste gutxita prezioa boskoiztu da. 

Itzalaldia ez ezik, Euskal Herriko eskubide sozialen kartaren zinatzaileek eta Nafarroako Parlamentu Sozialak gaur, 18:00etan, mobilizatzera deitu dute. Iruñeko Sarasate pasealekuan izanen da Argi dugu: zuen onurak, gure iluntasuna lelopean. 

 

Informazio gehiago gaurko Guaixe Astekarian.