Nafarroako Bertsolari Txapelketaren bi saio jokatu dira asteburuan; larunbatean, Tafallan, Eneko Lazkoz Martinez etxarriarrak irabazi zuen Berriozarko finalaurrekorako txartela, eta igandean, Zangozan, Joanes Illarregik lortu du Leitzako finalaurrekorako txartela. Zangozan Oier Lakuntza Irigoien urdiaindarrak 300,5 puntu lortu zituen.
Eneko Lazkoz Martinezek eskuratu zituen puntu gehien Tafallan (357,5), eta finalaurrekoetarako urratsa eman du. Bere atzetik sailkatu dira Saioa Alkaiza Guallar (356), Erika Lagoma Pombar (350,5), Alazne Untxalo Erregerena (320), Ekhiñe Zapiain Arlegi (316) eta Urko Gartzia Aleman (272).
Zangozako final laurdenean Joanes Illarregi Marzolek lortu zituen puntu gehien (329) eta finalaurrekoetan sartu da. Haren atzetik gelditu dira Xabat Illarregi Marzol (344,5), Sarai Robles Vitas (329,5), Xabier Silveira Etxeberria (328), Mikel Lasarte Cia (314) eta Oier Lakuntza Irigoien (300,5). Horiek final laurdenen fasea amaitutakoan jakingo dute finalaurrekoetan izango diren ala ez.
Larunbatean, urriaren 16an, larunbatean, 17:30ean, laugarren eta azken final laurdena jokatuko da Donoztebeko Zineman, eta Ekain Alegre Gil altsasuarra ariko da bertan. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian eskura daitezke.