Edorta Aranak, Maria Gorosarri Gonzalezek eta Amaia Pavonek osatu dute aurtengo TOKIKOM Sarien epaimahaia. 57 lan aurkeztu dira, eta bederatzi finalista aukeratu dituzte, hiru kategorietan banatuta: azal onena, eduki onena eta ikus-entzuneko onena. Finalisten artean Uda Sakanan azala dago.
Urriaren 20ra bitartean, zabalik izanen da publikoak lanik gogokoena bozkatzeko. Bozka gehien jasotzen dituen lanak Komunitatearen Saria eskuratuko du.