Altsasuko Feriekin batera egiten dute Sakanako artistek Arte Azoka. Aurten hamar urte beteko ditu erakusketak. Urriaren 13tik azaroaren 4ra arte izanen da ikusgai Iortia kultur guneko erasketa gelan. Mustutze ekitaldia urriaren 15ean, ostiralean, 19:30ean eginen dute. DJ Txen musika emanaldia egonen da ekitaldian. Urriaren 17an, Altsasuko Feria ospatuko zen egunean, Arte Azoka kalera aterako dute, 10:30etik 14:00etara. Sakanako 24 artistek parte hartuko dute, eta zazpi artista gonbidatuen lanak ikusgai egonen dira ere. Margolanak, eskultura, ikus-entzunezkoak... Arte Azokan arte diziplina anitzetako lanak ikus daitezke.
Sakanako artistak: Adela Sanchez, Ana Goikoetxea Salazar, Angel Antonio Agirre, Argine Berastegi, Beatriz de la Vega, Carlos Rivera Lauria, Chuffi, Ghassen Gherissi, Helena Santano Cid, Itziar Nazabal, Jokin Alegria Kale, Joseba Salegi, Josetxo Crespo, Joxean Maiza, Jule Costa Mendia, Katixa Goldaracena, Koldo Arnanz, Lali Burgoa, Maite Miguel Zufiaurre, Marijostai, Patricia Paats, Rosa Arnanz Zufiaurre, Sagri Mauleon Ezkutari eta Yolanda Mazkiaran Zelaia.
Artista gonbidatuak: Aitor Ruiz de Egino Otegi, Asun del Pozo, Cabeza de Artista, Desegin, Isabel Sánchez, Jone Taberna, Maider Garayo Urabayen.