BTT

Jaka eta Villanua lotzera

Guaixe 2021ko urr. 19a, 12:00

Sakanako Mankomunitateak, Barranka Txirrindularitza Taldearen laguntzarekin, Huescako Pirinioetan BTT ibilaldia antolatu du urriaren 31rako. Izena ematea zabalik dago urriaren 25era arte

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak eta Barranka Txirrindularitza Taldeak urtero mendi txirrindularitza irteera antolatzen dute. Aurten urriaren 31n izango da, igandearekin, eta Huescako Pirinioetan antolatutako irteera izanen da. 

Zehazki, Jaka eta Villanua lotu nahi dituzte, Donejakueko bidetik. Zailtasunaren aldetik ertaina da proposatu duten martxa, 38 kilometrokoa eta 384 metroko desnibelekoa. Ibilbide zirkularra izanen da: hau da, Jakatik aterata, Castiello de Jaka eta Villanuara iritsiko dira, eta han buelta hartuko dute Jakara itzultzeko. 

14 urtetik gorakoek eman dezakete izena urriaren 25era arte, Mank-eko Kirol Zerbitzuan (948 464 866, kirolak@sakana-mank.eus) edo 636 528 112 telefonoan. Prezioa: 10 euro. Autobusa 7:30ean abiatuko da Altsasuko autobus geltokitik. Han bazkalduko dute, eta arratsaldean itzuliko dira.