Arakilgo eta Irurtzungo udalak kide dituen Plazaola turismo partzuergoak 2022-2025 Turismo Plana egiteko prozesua martxan du. Irurtzungo alkate eta turismo partzuergoko buru den Aitor Larraza Carrerak azaldu duenez, “turismoa, gure lurraldeko ekonomiaren ardatz garrantzitsua bihurtzen ari da. Hainbat arrazoirengatik, inflexio momentu batean gaude. Garai berrietara eta, batez ere, gure behar eta kezketara egokitutako turismo estrategia definitzeko unea da”.
Plazaola eta Mendialdea eskualdeetarako turismo estrategia eta lan ildo nagusiak definitzeko parte hartze prozesua martxan jarri eta turismoaren zeharkako izaerarekin bat egiten duen eragile askori irekitako prozesua: turismo eragileak eta ez direnak, publikoak eta pribatuak, partzuergoari lotutakoak eta kidetuta ez daudenak, eskualdekoak eta kanpokoak.
Larrazak azaldu duenez, “egoeraren analisia eta diagnostikoarekin hasi ginen lanean, eta lan saio batzuk bultzatu ditugu dagoeneko. Orain, eskualdeko turismo eredua eta estrategia markoa finkatu nahi ditugu”. Hilaren 19an, asteartean, 15:00etan, Jauntsarasko Apeztegiberriko ganbaran planari buruzko saioa izanen da. Hartan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da formularioa betez edo 948 50 72 05 telefonora hots eginez.