Urteroko hitzordua da Euskal Herriko geografia erdigunera antolatutako mendi martxa, Iratxo elkarteak eta Sakanako Mendizaleak antolatzen dutena. Aurten Nafarroa Berriz Altxa (NBA) ekimena batu zitzaien antolakuntzan. Irañetatik abiatu ziren ehun bat mendizale. 11:00etan jo zuten helburua. Han Xabier Isasak, Felix Isasaren semeak, Koldo Aldazek, Nafarroako Mendi Federazioako partaideak eta NBAko Joseba Compainsek hartu zuten hitza. Azken horrek “burujabe izan nahi duen herri txiki baten existentzia defendatu” zuen, “bere kultura, hizkuntza eta bizimodua errespetatua izateko eskubidea” aldarrikatu zuen. Irteera punturako bueltan, Basabeko bordan, pintxo potea izan zen mendizaleendako