Euskarazko kultura digitala gazteen eskura

Guaixe 2021ko urr. 19a, 10:02
3D ikastaroa. UTZITAKOA

Arbizun musika sortu eta nahasteko aplikazioei buruzko ikastaroa izanen da eta Altsasun 3D inprimagailuei buruzkoa. Patrte hartzeko izena eman behar da. Ikastaroak dohainik dira.

Gazteen artean euskarazko kultura digitala sustatu eta ezagutarazteko sortu du Euskarabideak Sarean Euskaraz programa, aurten bosgarren edizioa duena. Sakanan bi ikastaro antolatu ditu. Lehenengoa, musika sortu eta nahasteko aplikazioak, Arbizuko liburutegian izanen da hilaren 23an, 11:00etatik 13:00etara. DJ Makalaren bidez mugikorrek, tabletek eta antzeko gailuek eskaintzen dituzten musika aplikazio berriekin ariko dira era erraz, intuitibo eta dibertigarrian. Musika sortzea, nahastea eta, azkenik, zabaltzea izanen da helburua. Tailer horretan parte hartzeko beharrezkoa da smartphonea edo tableta eta aurikularrak eramatea.

Bigarren ikastaroa, 3D inprimagailuak, Altsasuko Intxostiapunta Gazte gunean izanen da lastailaren  30ean, 17:00etatik 20:00etara. Protomakersekoen bidez gazteak beraiek 3D inprimagailuen bidez beraien objektuak sortzeko aukera izanen dute. Taldeka objektu bat sortu, diseinatu eta modelatzeko prozesu guztia ezagutuko dute, objektua inprimatu arte. Internetetik diseinuak eskuratu eta konpartitzeko aukera ere izanen dute.

Helburua 
Sarean Euskaraz programaren helburua da euskara eta teknologia berriak guztien eskura jartzea. Horretarako, ikastaroen bidez, gazteen teknologia prestakuntza eta Informazio eta Komunikazioaren Teknologietan (IKT) euskararen erabilpena bulkatzea. Horrekin batera, softwareen euskaratzea bultzatzea eta horiek instalatzeko nahiz erabiltzeko ohitura sustatzea, baita euskarazko IKTen sektorea ikusgarri egitea eta balioestea ere.