Nafarroako Bertsolari Txapelketaren fase berri bat hasiko da azaroaren 1ean, Altsasun jokatuko den finalaurrekoarekin, eta larunbatean Donezteben jokatutako final laurdenaren ondoren, beraz, osatu dira finaulaurrekoetako saioak.
Saioko ariketa puntuagarriak behin eginda, Julio Sotok eskuratu du epaileen puntu gehien eta hortaz, saioa irabazi eta Leitzako finalaurrekorako txartela eskuratu du. Haren atzetik sailkatu dira Josu Sanjurjo (335), Iker Gorosterrazu (304), Ekain Alegre Gil (284,5), Egoitz Gorosterrazu (272,5) eta Sahats Aleman Sadaba (267).
Finalaurrekoak osatuta
Donezteben jokatutako saioaren ondoren finalaurrekoetan ariko diren hemezortzi bertsolarien zerreda argitu zen. Lau final laurdenetako irabazleei (Eneko Fernandez, Eneko Lazkoz etxarriarra, Joanez Illarregi eta Julio Soto), puntuazioaren araberako hurreno hamalau bertsolariak gehitu zaizkie. Bi bertsolari sakandarrek lortu dute finalaurrekoetan aritzea: Eneko Lazkoz Fernandez eta Oier Lakuntza Irigoien. Idoia Granzino eta Ekain Alegreren lehenengo txapelketa zen, eta final laurdenetara iristea lortu dute.