Mendia

Laguardia-Lagran, Sakanako Mendizaleekin

Guaixe 2021ko urr. 20a, 11:30

Igandean Arabako Errioxan barna ibiliko dira Sakanako Mendizaleak eta izena ematea zabalik dago

Sakanako Mendizaleak taldeak euren hilabeteko irteerei eusten die eta igandean urriko txangoa egingo dute. Zehazki, Arabako Errioxara joko dute, Laguardia eta Lagran arteko txangoa egiteko. Autobusa goizeko 6:00etan aterako da Irurtzundik eta izena eman duten mendizaleak herriz-herri hartuko ditu. Izena emateko herri bakoitzeko mendi arduradunengana jo behar da eta urriak 21, osteguna da azken eguna. Bestela, eta autobusean tokia egonez gero, 639 11 76 31 telefonora deitu daiteke.