Hondakin kudeaketari buruzko inkesta eginen da

Guaixe 2021ko urr. 26a, 11:31
Edukiontziak eta auzokonpostagailua Irurtzunen. ARTXIBOA

Sakandarrek hondakinak kudeatzean dituzten oztopoak ezagutu nahi ditu Mank-ek.

Sakanako Mankomunitateko Hondakin Zerbitzua arduratzen da ibarreko hondakinak jaso eta kudeatzeaz. Sakandarrek hondakinak kudeatzeko garaian dituzten oztopoak zein diren identifikatu nahi ditu Mank-ek. Baita herritarren artean hondakinen kudeaketaren inguruan zabaldutako sinesmenak ere. Horretarako, Aztiker enpresa kontratatu eta haren bidez herritarrei inkesta eginen die. Sakandarrek telefono bidez (batzuk e-postaz) emandako erantzunak aztertu ondoren, Mank-ek komunikazio kanpaina bat martxan jarri nahi du, “hondakinen kudeaketaren arloa guztion artean hobetzeko”.