Gaixo egoteagatik, edo beste hainbat arrazoirengatik, COVID-19 gaitzaren txertoaren jarraibide osoa ez duten hainbat pertsona daude. Osasun Zuzendaritza Nagusiak jakinarazi duenez, txertaketa jarraibidea osatzeko txertoak ematen segituko dute lastailean. Sakandarrek gaur Irurtzungo osasun etxean jasoko dute txertoa. Eta heldu den ostiralean, berriz, Altsasukoan. Nahi duten pertsonek ere izango dute aukera txertoa hitzordurik gabe jasotzeko.