Parapentista onik erreskatatu zuten

Guaixe 2021ko urr. 25a, 08:46

Parapenetarekin pagoaren puntan gelditu zen. @Bomberos_na

Ezbeharra izan eta pago baten adaburuan trabatuta gelditu zen.

Santa Marinatik hegan atera eta parapente gidari batek istripua izan zuen larunbatean, eta pago baten puntan gelditu zen, ez aurrera ez atzera. Suhiltzaileen Erreskate Teknikoko Taldeko eta Altsasuko parkeko suhiltzaileak ezbeharraren tokira joan ,eta helikopteroaren laguntzaz mendizalea zegoen tokira joan, eta zuhaitz puntatik sokaz lagunduta jaistea lortu zuten, onik.