EHNE sindikatuak lehen sektorean enplegua eta autoenplegua bulkatzeko hitzaldia antolatu du. Langabeek lehen sektorean lan aukera izan dezaketela uste dute sindikatuan. Horregatik EHNEko kideek ostegunean honako gaiak landuko dituzte: lehen sektoreko laguntzak, nekazari gazteendako laguntzak, inbertsiorako laguntzak, ekoizpen ekologikoa eta belaunaldien arteko erreleboa.
Jarduera Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatua eta Nafarroako Gobernuak diruz lagundua da. EHNEk azaldu duenez, “egiten dugun bosgarren hitzaldia da, eta aurreko lauren artean laguntzei buruzko 800 ekintza baino gehiago egitea lortu dugu”. Sindikatuak jakinarazi duenez, hitzaldiaren akaberan “gure afiliatuek egindako produktuak dastatzeko aukera izanen da, gazta eta ardo ekologikoa”.