Bandaren alde klasikoena

Haize Berriak banda. UTZITAKOA

Haize Berriak bandak 'Haize klasikoak' kontzertua eskainiko du igandean, urriak 31, 12:30ean, Iortia kultur gunean. 

Sakanako banda inoiz baino gazteagoa eta handiagoa itzuliko da oholtzara: 44 kide. Sakana osoko partaideak daude: Arakiletik hasi eta Olaztiraino, eta musikarien erdiek 25 urte baino gutxiago dute. Duela gutxi eta pandemia tarteko, David Sánchez Andiónek hartu zuen bandaren zuzendaritza, eta harekin ziklo berri bat hasi zuten. Igande honetan, urriak 21, 12:30ean, Haize klasikoak kontzertua eskainiko du Iortia kultur gunean.

Garai, aro eta leku ezberdinetako kontzertua izanen da, bandaren hitzetan: printze-printzesekin, erromesak, maitasun istorioekin, tragediarekin, fusiaorekin... Interpretatuko dituzten obren artean Pucciniren Nessun dorma, Vivaldiren urtaroak, Bacg, Mozarten Martx turikiarra eta bestelako lan klasikoak daude. Sorpresaren bat egonen dela aurreratu dute ere. 

Sarrerek 6 euroko prezioa dute, Haize Berriak bandako bazkideek 5 euro, eta Iortia kultur guneko txarteldegian edo iortiakultura.com webgunean salgai daude.