KIROL JOKOAK

Nafarroako Kirol Jokoak martxan

Guaixe 2021ko urr. 27a, 10:30

28.000 ikaslek parte hartuko dute antolatutako 78 kirol modalitatetan, tartean sakandarrek

Nafarroako Kirolaren Institutuak azaldu duenez, martxan dira XXXV. Nafarroako Kirol Jokoetan. Nafarroako 28.000 ikasle inguruk parte hartuko dute bertan, 38 kirol federaziok koordinatutako 78 kirol modalitatetan, benjamin mailatik hasita jubenil edo gazte mailaraino. Ekimenak 1,25 milioi euroko aurrekontua izango du eta Nafarroako Kirolaren Institutuko Primitivo Sanchez zuzendariordeak eta Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol Kontseilariak azaldu zutenez, “ilusioarekin” ekin zaio abuztuaren 31ra arte iraunen duen ekimenari. Izan ere, pandemiagatik bertan behera geratu behar izan ziren 2019ko Nafarroako Kirol Jokoak, eta 2020an murrizketa handiak izan ziren. Horregatik, aurtengo kanpainarako “oso gogotsu eta ilusio handiz” daudela azaldu zuten. 

Nafarroako Kirol Jokoen helburua neska-mutikoetan kirola sustatzea da, kirolaren baloreak bulkatzea eta, horrekin batera, kirol modalitate guztiak sustatzea. Esan bezala, 1.250.000 euroko aurrekontua dute, eta gehiena kirol ekitaldiak antolatzeak ekartzen dituen gastuak ordaintzera eta garraioa ordaintzea bideratzen da. Garraioak aurrekontuaren %27a hartzen du.