Alzheimerra edo bestelako dementziaren bat duten pertsonek portaera aldaketak izaten dituzte. Horiek familiarendako eta zaintzaileendako arazo sorrera izan ohi dira. Horregatik, tratamendu egoki bat aringarria izan daiteke. Alzheimerra eta bestelako dementziak dituzten pertsonen senideen elkarteak, Afanek, antolatutako saioan Alzheimer eta bestelako dementziek sortzen dituzten portaera aldaketak izanen dituzte hizketagai: hainbat portaera aldaketa deskribatzen, arrazoiak bilatzen, aurre hartzen eta gertatzen direnean nola jardun azaltzen saiatuko dira. Hitzaldia Afanek antolatu du, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.