Nafarroako Bertsolari Txapelketaren Altsasuko finalaurrekoa jokatu zen atzo, Iortia kultur guneko areto nagusia beteta zegoela. Endika Legarra, Eneko Lazkoz, Erika Lagoma, Xabat Illarregi, Ekhiñe Zapiain eta Oier Lakuntza bertsolariak aritu ziren. Fernando Anbustegi Goñi gai jartzaile izan zen, eta saioa Nafarroako Bertsolari Elkartea Altsasuko Udalaren laguntzarekin antolatu zuen.
Eneko Lazkoz Martinez etxarriarrak lortu zuen puntu gehien (489) eta saioa irabazi eta Iruñeko azaroak 28ko finalerako lehen txartela eskuratu du. Haren atzetik Xabat Illarregi, Erika Lagoma, Ekhiñe Zapiain, Endika Legarra eta Oier Lakuntza urdiaindarra sailkatu dira.