Sakandarrek ibarra ezagutzeko ibilaldia antolatu zuen Mintzakidek lastailaren 31n. Zehazki, Hiriberri Arakil eta Egiarreta arteko bidea egin zuten. Ibilbidearekin eta udazkenak eskaintzen duen ikuskizunarekin gozatzeko aukeraz aparte, Itxasperriko ermita eta Jose Cruz Arbillaren fosil bilduma ezagutzeko aukera izan zuten. Parte hartu zutenek euskara praktikatzeko aukera izan zuten. Hori baitzen ibilaldiaren helburu nagusia: oinezkoek dakiten euskara praktikan jartzea. Horrela, euskara jakin baina hitz egiteko gaitasun edo ohitura gutxi duten pertsonei hitz egiteko aukera eman nahi zaie. Hileroko hitzordu horiek mintzakideak elkar ezagutzeko modua ere badira.
Baina Mintzakide programa hilean behin eginen diren jarduerak baino gehiago da. Euskara praktikatu nahi duten pertsonak eta dakien bat elkartzen ditu, astean behin, ordu batez. Talde txikiak dira, hiruzpalau pertsonez osatuta. Eta gustatzen zaiena egiteko elkartzen dira: kafea edan, paseatu, mendira joan, bizikletan ibili… Euskara praktikatzen interesa dutenek 600 482 024 telefono zenbakira hots egin edo Whatsapp mezua bidali dezakete. Izen ematea dohainik da.
Oraingoz dauden Mintzakide taldeak | |||
Herria | Eguna | Ordua | Tokia |
Irurtzun | Asteartea | 18:00 | Iratxo elkartea |
Ostirala | 09:00 | Pikuxar | |
Ostirala | 19:00 | Pikuxar | |
Lakuntza | Osteguna | 18:00 | |
Arbizu | Osteguna | 18:00 | |
Iturmendi | Astelehena (bi astean behin) | 19:00 | Aritzaga elkartea |
Altsasu | Astelehena | 16:00 | Koxka |
Osteguna | 10:00 | Kukuerreka elkartea | |
Osteguna (bi astean behin. Euskalkia praktikatzeko) | 20:00 | Lezea | |
Ostirala | 09:00 | Kaixo | |
Ziordia | Ostirala | 16:00 | Liburutegia |