Koronabirusa Sakanan

Azken bi hilabeteetan 34 positibo zenbatu dira

Jendea musukoarekin kalean. ARTXIBOA

Irailean 22 eta lastailean 12 izan ziren.

Indar gutxiagorekin bada ere, COVID-19 gaitzak gure artean segitzen du. Horregatik, 70 urtetik gorako herritarrak gripearen kontrako txertoarekin batera koronabirusaren kontrakoa jasotzen ari dira. Baita osasun egoera zaurgarria dutenak ere. Bestalde, datuei erreparatuta, irailean Sakanan 22 positibo zenbatu zituzten: Altsasu 15 eta bana Irañetan, Arruazun, Arbizun, Etxarri Aranatzen, Iturmendin, Urdiainen eta Olatzagutian. Agorrilarekin alderatuta, %88,94 kasu gutxiago. Lastailean, berriz, Osasunbideak dozena bat positibo zenbatu ditu ibarrean: Altsasun 5, Arbizun 4, Irurtzunen 2 eta Uharte Arakilen 1.

Guztira 2.950 sakandarrek izan dute gaitza, %14,56. Ehuneko horretatik gora sei udalerri daude: Urdiain %23,60, Etxarri Aranatz %19,42, Arbizu %17,76,  Iturmendi %16,79, Lakuntza %16,24 eta Irañeta %15,38. Eta Sakanako bataz bestekoaren azpitik bederatzi udalerri daude: Irurtzun %14,42, Uharte Arakil %14,32, Ergoiena %12,97, Altsasu %12,82,  Olatzagutia %11,88, Bakaiku %11,11, Arakil %10,71, Ziordia %10,86 eta Arruazu %9,43. 

Sakanako COVID-19 kasuak 2021ko hilabeteka
Udalerria Herria 2021-07 2021-08 2021-09 2021-10 2020an 2021ean Guztira Populazioa* Populazioaren %
Irurtzun   48 13 0 2 183 141 324 2.247 14,42
Arakil   27 5 0 0 42 61 103 962 10,71
  Aizkorbe 0 0 0 0 0 0 0 25 0,00
  Urritzola 0 0 0 0 0 0 0 19 0,00
  Errotz 1 0 0 0 0 2 2 67 2,99
  Izurdiaga 5 3 0 0 4 11 15 178 8,43
  Etxeberri 7 0 0 0 6 7 13 60 21,67
  Egiarreta 4 1 0 0 6 5 11 77 14,29
  Etxarren 3 0 0 0 5 12 17 157 10,83
  Ekai 0 0 0 0 2 1 3 34 8,82
  Zuhatzu 0 1 0 0 2 5 7 19 36,84
  Satrustegi 4 0 0 0 1 5 6 53 11,32
  Hiriberri Arakil 2 0 0 0 7 4 11 114 9,65
  Ihabar 1 0 0 0 9 9 18 136 13,24
Irañeta   1 6 1 0 9 17 26 169 15,38
Uharte A.   15 4 0 1 33 80 113 789 14,32
Arruazu   0 0 1 0 5 5 10 106 9,43
Lakuntza   14 2 0 0 47 160 207 1.275 16,24
Arbizu   9 9 1 4 67 130 197 1.109 17,76
Ergoiena   10 1 0 0 11 37 48 370 12,97
  Unanu 0 0 0 0 1 5 6 86 6,98
  Dorrao 2 0 0 0 3 12 15 114 13,16
  Lizarraga 8 1 0 0 7 20 27 170 15,88
Etxarri A.   26 22 1 0 158 327 485 2.497 19,42
  Etxarri Aranatz 26 22 1 0 155 325 480 2.464 19,48
  Lizarragabengoa 0 0 0 0 3 2 5 33 15,15
Bakaiku   2 3 0 0 6 34 40 360 11,11
Iturmendi   3 11 1 0 17 52 69 411 16,79
Urdiain   1 0 1 0 66 90 156 661 23,60
Altsasu   49 84 15 5 452 505 957 7.465 12,82
Olatzagutia   26 39 1 0 57 120 177 1.490 11,88
Ziordia   4 0 0 0 17 21 38 350 10,86
Guztira:   235 199 22 12 1.170 1.780 2.950 20.261 14,56
*Populazioa 2020-01-01ean.