Julio Soto ere sartu da finalera

Guaixe 2021ko aza. 8a, 13:13
Nafarroako Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa, Julio Soto kantatzen. NAF. BERTSOZALE ELKARTEA

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa jokatu zen larunbatean Berriozarren. Sei bertsolari aritu ziren. 

Josu Sanjurgo, Alazne Untxalo, Patxi Castillo, Mikel Lasarte, Saioa Alkaiza eta Julio Soto bertsolariak aritu ziren Berriozarko Entzunaretoan jokatutako finalaurrekoan. Sotok eskuratu zuen puntu gehien, eta Iruñeko azaroaren 28ko finalerako txartela lortu zuen, aurreko astean, Altsasun, Eneko Lazkozek eskuratu bezala. Hirugarren eta azken  Gainerako bertsolariek finalaurrekoetako fasea bukatu bitarte zain egon beharko dute, finalerako sailkatzen ote diren jakiteko. Hortaz, hirugarren eta azken finalaurrekoa Leitzako Herri Aretoan jokatuko da igandean, azaroaren 14an, 17:30ean. Sarai Robles Vitas, Xabier Silveira Etxeberria, Julen Zelaieta Iriarte, Iker Gorosterrazu Elizagoien eta Eneko Fernandez Maritxalar bertsolariak ariko dira.