Mugikortasunaren auzia ezbaian dagoen garaiotan, afera honi zentzuzko irtenbide bideragarri bat topatu nahian, tren publiko eta soziala babesten dugun herrialdeko zenbait plataformek Nafarroa Trenaren Alde Plataforma aurkeztu genuen pasaden lastailaren 6an.
Egun Nafarroak daukan tren eredua birpentsatu behar dela defendatzen dugu. Garraio kolektibo eraginkor eta jasangarriena izan arren, zokoratuta utzi dute bailara honetan geltoki eta geralekuak
itxiaraziz. Gure herrietatik igarotzen den tren sarea Nafarroako herritarron eta merkantzien garraioaren tren beharretara egokitu dadin aldarrikatzen dugu. Izan ere, gure egungo trenbide sareetatik edozein tren mota igaro daiteke azpiegituretan moldaketa gutxi batzuk eginda, inpaktu
askotarikoak murriztuz (ingurumenekoak, ekonomikoak, sozialak, eta abar) eta beste batzuek
defendatzen dituzten makroproiektuak saihestuz.
Ildo horretan aurrerapausoak emateko mugarria izan zen maiatzean trenbide sektoreko sindikatuek Iruñean, Gasteizen eta Burgosen aurkeztutako ekimena, baita Teruel-Zaragoza eta Castejon-Logroño
trenbideetan egokitzapenak egiteko Espainiako Gobernuak egindako apustua ere.
Honengatik guztiarengatik beharrezkoa ikusten dugu daukagun tren sarea berregokitzea, eta argudio hau ebidentzia teknikoekin oinarritzeko ingeniari talde bati azterketa garatzea eskatu diogu. Aurrerantzean ekimen honen berri zabalduko dugu, guztion inplikazioa beharrezkoa izango baita ikerketaren 15.000 euroak biltzeko crowdfunding-a ipiniko baitugu martxan. Lortuko dugu!