Tokikom sariak banatuko dituzte ostiralean

Guaixe 2021ko aza. 8a, 17:40

TOKIKOM Sariak 2019ko edizioa. ARTXIBOA

Euskarazko komunikazioko 100 bat profesional batuko dira Arrasaten. Tokikom sariak banatu, eta 'Komunitatea josten' ikasteko jardunaldia eginen da.

Egun garrantzitsua izanen da ostirala, azaroak 12, TOKIKOM batzen dituen 76 toki komunikabideendako. Arrasateko Garaia Parke teknologikoan 2021eko TOKIKOM Sariak banatuko dira, eta Komunitatea josten jardunaldia eginen dute hedabideen epe labur eta ertaineko erronken inguruan jarduteko. TOKIKOMek EiTB laguntzaz eta Nafarroako Gobernuaren, Euskal Jaurlaritzaren eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien babesaz antoaltu ditu sarien seigarren edizioa eta ekitaldia. Sarrera doakoa da, baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, segurtasun protokoloak betetzeko. Izena ematea azaroaren 10ean itxiko da, eta TOKIKOMeko webgunetik egin daiteke. 

Sariak
Duela sei urte euskarazko toki komunikabideen lan bikaina gizarteratzeko eta aldarrikatzeko asmoz sortu zituen TOKIKOMek TOKIKOM Sariak. Urtero bezala, urtean zehar euskarazko toki komunikabideetan argitarauttako azalik onena, edukirik onena eta ikus-entzunezkorik onenaren saria eta publikoak aukeratutako Komunitatearen saria banatuko dituzte ostiralean. Guaixe Astekariaren Uda Sakanan bereziaren azala finalista da. Epaimahaia Euskal Herriko Unibertsitateko Edorta Aranak eta Maria Gorosarrik eta Mondragon Unibertsitateko Amaia Pavonek osatu dute eta, nabarmendu dutenez, "igarri da pandemiak aukera eman duela lanketak era pausatuago batean egiteko". 

Sariek batzeko ematen duten aitzakia baliatuz, TOKIKOMek jardunaldia ere antoaltu du, euskarazko komunikabideetako profesionalei zuzendutakoa. Komunitatea josten izenburuarekin, tamaina ezberdinetako komunikabideen zein komunikabide horien eta haien publikoaren artean komunitatea osatu eta harremanak estutzeko aukerak aztertuko dituzte, narioarteko adituen eskutik. Alaitz Artozabal TOKIKOMeko zuzendariak azaldu bezala, "garrantzitsua da geure bide berean pausu bat edo bi aurrerago doazenen esperientziak ezagutzea, beraiek hartutako erabaki on eta txarretatik ere ikasteko". 

Hiru egitasmo
Komunitatea josten jardunaldietan BBC, eldiario.es eta Het Belang van Limburg hedabideen egitasmoen berri emanen dute. BBC Britainia Handiko irrati eta telebista publikoa toki tokimunikabideekin garatzen ari den Local News Partnerships egitasmoaren berri emanen du Matthew Barraclough zuzendariak. TOKIKOMek eta EiTBk denbora daramate egitasmoa azterktzen, Euskal Herrian antzeko ekimenen bat abiatzeko aukerak baloratzeko.

Madrilgo eldiario.es egunkari digitala ezaguna mundu mailan ezaguna da bere kidetza programagatik. Kideen figura garatzeko, harpidedun soilaren fingura gainditzeko eta benetako komunitate baten parte izateko lan bikaina egin du. Esther Alonsok haren berri emanen du. 

Het Belang van Limbur Flariako egunkari hiperlolaka lanketa sakona egin du kideen figura uztartzeko lantzen dituen euskarri ezberdinekin: papera, webgunea eta aplikazioa. Bertako kide den Arno Schepersek azalduko ditu xehetasunak.