Errigorako saskiak ostegunera arte eska daitezke

Guaixe 2021ko aza. 9a, 09:15

Kutxak betetzeko auzolanean. ARTXIBOA

Nafarroa hegoalde eta erdialdeko produktuz osatutako hiru saski eskaini ditu Errigorak: beltza, berdea eta txuria. Haien balioaren %25 eskualdeko euskalgintzari laguntzera bideratuko du.

Udazkeneko kanpaina, Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka, despeditzear du Errigorak. Behintzak eskaerak egiteari dagokiona. Izan ere, ostegunean despedituko da Errigorako saskiak eskatzeko epea. Hiru saskiren eskaintza egin du, eta guztiak Nafarroa erdialde eta hegoaldeko ekoizleen produktuez osatuta daude. Ekimenaren helburua bikoitza da, batetik, aldi berea hegoaldeko ekoizleei eta elikadura burujabetasunari bultzada ematea. Eta, bestetik, egoera zaiulean dagoen Nafarroa erdialde eta hegoaldeko euskalgintzari (AEK, ikastolak, Sortzen eta Agerraldia) bultzada ematea. 

Errigorak 2013an ekin zion kanpainari eta ordutik 1.400.000 euro baino gehiago bideratu ditu Nafarroa hegoaldean eta erdialdean euskaldunak sortzeko herritik jaiotako egitasmoak sustengatzera. Eta, aldi berean, diru-ekarpen hori sortzeko bidea elikadura burujabetzara pausuak emateko baliatu ditu. Sustatzaileek adierazi dutenez, "bide horretan, herrilana izan dugu lanabes. Txikitik handira apustu eginez eta inori konturik eskatu gabe, nork bere ahal eta gogoaren arabera egindako ekarpen askotarikoak batzeko gai izan gara eta, herritarrak kontsumitzaile edo erabiltzaile huts bihurtu diren garaiotan, auzolanaren balioa eta baliagarritasuna frogatu dugu".

Beraien ahaleginaren beste fruitu bat Agerraldia da, Nafarroa erdialdea eta hegoaldea "berreuskaldundu nahi duten herritar guztiak saretu eta mugimendu ekintzailearen sorrera". Errigoratik azaldu durenez, "bokazio praktikoa du Agerraldiak: egiteko eta eginarazteko sortu da; instituzioen utzikeriaren edo, are, eragozpenen aurrean, herri ekimena nagusitu dadin, euskararendako aro berri bat zabaltzeko".

Agerraldiaren egitekoen artean daude: euskararen ezagutza bultzatu, erabilera sustatu eta euskararekiko jarrera baikorrak birsortzeko ekintza praktikoak bultzatzea du. Ekintza praktikoekin  urteko agenda osatzen du Agerraldiak. Pandemia tarteko izanda ere, "ekintza asko aurrera ateratzea lortu dugu, eskualdeko euskaltzaleen artean ilusio handia piztuz".

Ekarpen handiagoa
Aurtengoan saski bakoitzeko diru gehiago bideratuko du Errigorak Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara. Izan ere, beti bezala, saskien balioaren %25 joango da diru-ekarpen hori osatzera eta, saskien balioa 5 euro igota, ekarpena ere handiagoa izanen da. Kanpaina Ikastolen Elkartearekin, AEKrekin eta Sortzenekin elkarlanean egiten du Errigorak eta kanpainak uzten duen diru ekarpenaren zati handiena Nafarroa hegoaldeko ikastolei, AEK-ren euskaltegiei eta eskualdean sare publikoan D eredua indartzeko Sortzenen dinamikei bideratuko zaie.

Saskiak 

  • Beltza 
    Orburuak
    Zainzuri txuriak
    Pikillo piperrak
    Oliba olio birjina estra
    Ardo botila
    Melokotoia almibarrean
    Melokotoi marmelada
    Tomate frijitua
    Potxak
    Teilak
    Mahats zukua
    Piper mamia
    Kardua
    2022ko egutegia

  • Berdea, ekologikoa
    Orburuak
    Zainzuri txuriak
    Pikillo piperrak
    Olio olio birjina estra
    Ardo botila
    Ardo ozpina
    Dilista lehorrak 
    Arroza
    Pasta
    Barazki menestra
    Sagar zukua
    Leilak
    2022ko egutegia

  • Txuria, berezia
    Orburuak
    Zainzuri txuriak
    Pikillo piperrak
    Olio olio birjina estra
    Ardo botila (ondua)
    Ardo txuri apartsua
    Patxarana
    Pikillo piper marmelada
    Txokolatezko zigarretak
    Patxaran pastak 
    Polboroiak
    2022ko egutegia
Banaketa tokiak  
Herria Tokia
Irurtzun Iratxo elkartea
Irañeta Sasartea kalea, 16
Uharte Arakil Udaletxea
Arbizu Eskola
Etxarri Aranatz Andra Mari ikastola
  Estalopean
Altsasu Iñigo Aritza ikastola
  Itsasi euskaltegia