Gora, Gora Fest Irurtzunera eta Uharte Arakilera iritsiko da

Guaixe 2021ko aza. 9a, 12:52

Emanaldien bidez euskararekin gora egitera gonbidatu dute.

Euskarabideak 50 ekitaldi baino gehiago antolatu ditu gazteendako eta haurrendako, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta. Gora Gora Fest 2021 zikloa azaroaren 5ean hasi eta abenduaren 12an bukatuko da, Nafarroa osoan euskararen ahozko kultura zabaldu ondoren.

Euskarazko kultur zikloa antolatu du Euskarabideak Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta. Antzezlanek, inprobisazioek, itzalen tailerrek, berdintasuna sustatzen duten liburutegi ibiltariek eta bestelako jarduera online zein presentzialek osatuko dute eskaintza hori. Herri Harremanetarako kontseilariak, Ana Ollok, eta Euskarabideko zuzendariak, Mikel Arregik aurkeztu zuten atzo. Ollok nabarmendu zuenez, euskara bertako hizkuntza izanik, kohesiorako tresna izan behar duela "gaztelaniarekin batera" eta horretarako euskal hizkuntzaz "harro" egon behar dela gizartea. Ahalegin horretan funtzeskotzat jo du "euskara nafar, erdaldun edo elebidun guztiok batuko gaituen hizkuntza bezala" hartzea.

Gora Gora Fest 2021 zikloa Nafarroako 51 herrietara iritsiko da. Mikel Arregik azpimarratu zuenez, "ahalegin handia egin da kultura eskaintza hau kultura zirkuituen egoitza izan ohi ez diren herri askotara eramateko". Zikloa Sakanako bi herritara iritsiko da: Irurtzun eta Uharte Arakil. 

Emanaldiak

  • Azaroak 19, ostirala 
    19:00 Improtxou ikuskizuna gazte eta helduendako, Uharte Arakilgo udaletxeko safeian, ganboikoan.
  • Abenduaren 12an, igandea
    17:30
    Kasilda, kartoi artean familiendako ikuskizuna, Irurtzungo kultur etxean.