"Komertzioak hondakinen kudeaketan adibide izan daitezke"

Guaixe 2021ko aza. 10a, 09:31

Sakanako Mankomunitateko Hondakinen Zerbitzuak Zero Zabor komertzioa kanpaina aurkeztu du. Ibarrerko merkataritza establezimenduen bidez sakandarrei errerabili daitezkeen poltsak eta ontziak emanen dizkiete, hondakin gutxiago sor dezaten.

Kanpainaren berri eman zuten Sakanako Mankomunitateko presidente David Oroz Alonsok, Hondakin Zerbitzuko teknikari Olatz Garde Mazkiaranek eta Hondakin Zerbitzuko hezitzaile Amaia Okariz Ormaetxeak.