Sakanako Mankomunitateak Sanako kirolaririk hoberenak sariak banatzen ditu bi urtean behin. - Iaz izan behar zuen sariketak baina pandemiagatik atzeratu egin zen. Hori dela eta, abenduan Olaztin egingo den ekitaldi berezian 2019ko, 2020ko eta 2021eko Sakanako kirolaririk hoberenak aukeratuko dituzte.
Ondoko kategorietan izendatuko dituzte kirolaririk hoberenak: 35 urte baino gehiagoko gizonezkoak, 35 urte baino gehiagoko emakumezkoak, 18 urte baino gehiagoko gizonezkoak, 18 urte baino gehiagoko emakumezkoak, 18 urtez azpiko gizonezkoak, 18 urtez azpiko emakumezkoak, kirol talderik onena eta euskara gehien bulkatu duen taldea. Epaimahaik, hala erabakitzen badu, bi aipamen berezi eman ditzake.
Azaroaren 26ra arte
Epaimahaiak aukeratuko ditu aipatu Sakanako kirolari hoberenak, sakandarrek egindako proposamenak aztertu eta gero. Sakanako kirol elkarte, entitate, ikastetxe zein edozein interesatuk egin ahalko ditu proposamenak eta, horregatik, Mank-eko kirol teknikari Amaia Gerrikagoitiak euren hautagaiak proposatzera animatu die sakandarrei. Halaber, epaimahaikideek bilera hasi aurretik euren hautagaiak proposatu ahal izango dituzte. Proposamenak azaroaren 26ko eguerdiko 12:00ak arte aurkeztu ahalko dira Irurtzungo Kultur Etxean, Sakanako Mankomunitateko Lakuntzako egoitzan eta Altsasuko Kirol Zerbitzuan. Proposamenak aurkeztearekin batera, proposatutako hautagaien curriculuma gaineratu beharko da.