Arakilgo Udalak emozio adimenari buruzko ikastaroa antolatu du. Haren bidez osasungarriak diren ohiturak ezagutu eta estresa, emozioak eta osasuna kudeatzeko moduak azalduko ditu Leticia Garces Larreak. Adin tarte guztietako pertsonendako egokia den eskaintza dela jakinarazi dute udaletik. Izena emateko www.arakil.net webgunera jo behar da.