Euskarabideak euskarazko Gora Gora Fest 2021 kultur zikloa antolatu du Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta. Azaroaren 5tik abenduaren 12ra bitartean makina bat jarduera iragarri ditu Euskarabideak, aurrez aurrekoak eta on line. Herritarrekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok nabarmendu zuenez, “euskara, gaztelaniarekin batera, Nafarroako gizartea kohesionatu behar duen balioa da, partekatzen dugun balioa; horretaz harro sentitzen gara. Horretarako, beharrezkoa da euskara nafar, erdaldun edo elebidun guztiok batuko gaituen hizkuntza bezala hartzea”.
Euskarabidearen zuzendari kudeatzailea den Mikel Arregik azaldu zuen foru geografia guztiko 51 herrietan izanen zuela egoitza jaialdiak. Gainera, online bidezko hiru saio izanen dira. “Ahalegin handia egin da kultura eskaintza hau kultura-zirkuituen egoitza izan ohi ez diren herri askotara eramateko”, gaztigatu zuen Arregik. Herri txikietara eraman dute, kultur eskaintza murritzagoa dutelako.
Jarduerak haurrei eta gazteei zuzenduta daude bereziki. Belaunaldi berrietan euskara sustatzea eta euskarazko kultur ekimenen eskaintza handitzea Euskarabidearen helburu estrategikoa baita. Horregatik, zikloaren helburua da “eskola bidez euskara dakiten belaunaldi berriei haien herrian euskarazko ekimen artistiko eta interesgarriak izatea”.
Emanaldiak
- Azaroak 19, ostirala, 19:00 Improtxou ikuskizuna gazte eta helduendako, Uharte Arakilgo udaletxeko safeian, ganboikoan.
Euskarazko inprobisazio ikuskizuna da, eta ikuslea parte aktiboa da. Publikoak idatzitako tituluetatik abiatuta, Leire Orbe, Mitxel Santamaria eta Iñaki Maruri aktoreek estilo, genero edo jolas batzuekin bat datorren inprobisazio sorta bat asmatu eta interpretatzen dute. Tdiferenciak kultura eta euskara adin guztietako gazteengana eramateko modu dibertigarria da.
- Abenduak 12, igandea, 17:30
Kasilda, kartoi artean familiendako ikuskizuna, Irurtzungo kultur etxean.
Tdiferenciaren proiektu berria da, berdintasunaren eta dibertsitate funtzionalaren aldeko konpromiso argia duena, eta berriz ere handien eta txikien hausnarketara garamatza. Protagonista neskato bat da, bere izenak esan nahi duen bezala, tinko mantentzen dena eta itxaropena inoiz galtzen ez duena, ezta unerik txarrenetan ere. Maite Redinek idatzia eta zuzendutako musika komedia.