Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna da azaroaren 25a. Horregatik, Sakanako Itaiak indarkeria matxistari buruzko informazio batzarrak antolatu ditu. Haietan galdera batek jarriko du hizketa gaia: egungo kultura progresista, emakumezkoon ahalduntzea ala indarkeriaren normalizazioa? Galdera horren inguruan hizketan ariko dira larunbatean, 17:00etan, Lakuntzako Bil-Tokin eta, hilaren 19an, 18:00etan, Altsasuko gaztetxean. Altsasun pintxo potea egin eta bakarlari baten emanaldia izanen da. Azaroaren 25ean, 19:00etan, Iruñean eginen den manifestazioan parte hartzera deitu dute, eta jakinarazi autobus zerbitzua antolatuko dutela.