Hilaren 25a emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna da. Sakanako Mankomunitateak Nafarroako beste hainbat erakunderekin batera, genero indarkeriaren kontrako kanpaina egin du. Horretarako, Indarkeria bakarra, hamaika modu leloa aukeratu dute. Berdintasun zerbitzuak prestatutako egitaraua Lakuntzan hasi zen larunbatean, Axut taldearen Amua antzezlanaren emanaldiarekin.
Egitaraua
- Azaroak 12, ostirala
19:00 Aitziber Garmendiaren Txanogorritxotik otso emera (sei mutil tarteko) antzezlana. Etxarri Aranazko kultur etxea. Etxarri Aranazko Udalak antolatuta. - Azaroak 18, osteguna
18:00 Liburu dasta: literatura solasaldiak. Antxine Mendizabal eta Odolekoak liburua. Lakuntzako Tximonena jatetxean. Mank-eko Euskara eta Berdintasun Zerbitzuak. - Azaroak 21, igandea
Berdintasunaren aldeko ihes gela, Arruazun. Izen ematea taldeka egin behar da berdintasuna@sakana-mank.eus e-postan eta parte hartzeko txanda emanen da. - Azaroak 23, asteartea
17:00 Zineforuma. Españolas en Paris filma eta Jone Rubio Mazkiaran, Maialen Galarza Izagirre eta Mikel Claver Herrararekin hizketaldia, euskaraz. Urdiaingo herriaren etxean.
19:00 Emagin informazio gunea, Urdiaingo herriaren etxean. - Azaroak 24, asteazkena
17:00 Emagin informazio gunea, Iturmendin.
19:00 Sorgina txirulina ipuin kontalaria, euskaraz, Iturmendiko udaletxean. - Azaroak 25, osteguna. Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna.
Mobilizazioak. - Azaroak 26, ostirala.
17:00 Emagin informazio gunea, Bakaiku.
19:00 Benetan Be teatroren Porno & Afrodita (edo I love #GorkaUrbizu) antzezlana, euskaraz, Etxarri Aranazko kultur etxean. Etxarri Aranazko Udalak antolatuta.
19:00 Aldatzen laguntzen konpainiaren Birritan bortxatua antzezlana, Bakaikuko frontoian. - Azaroak 27, larunbata
19:00 Maracaibo Teatroren Feas antzezlana. Olatzagutiko kultur etxean. Olatzagutiko Udalak antolatuta. - Azaroak 30, asteartea
17:30 eta 18:30 Virginia Imazen Pronoia klown antzezlana, gaztelaniaz, Ziordian.
19:00-21:00 Emagin informazio gunea, Ziordian.