Haur eta gaztetxoei zuzendutako produktuen berri ematen du Euskarazko Produktuen Katalogoak. 0-12 haurrendako eta 12-16 urte arteko gaztetxoendako aldizkariak, musika, liburuak, komikiak, informatika eta aplikazioak, jostailu eta jokoak, filmak, gurasoendako materiala, ikas materialak edota e-bookak daude Katalogoan.
Euskarazko gero eta produktu gehiago daude. Guztiak ezin aldizkari batean jaso eta Katalogoan aukeraketa bat egin dute, erosketa egiterakoan lagungarri izateko. Katalogoaren aldizkari formatuko 70.000 ale banatuko dira egun hauetan Euskal Herrian. Hala ere, produktu gehiagoren berri izan nahi duenak www.katalogoa.eus webgunera jo dezake. Urte osoan zehar eguneratzen da Internet atari hori eta bere buletinera harpidetzeko aukera dago. Euskal Herriko ehun euskara zerbitzuk baino gehiagok sustatzen dute Katalogoa, Sakanako Mankomunitatekoa barne. 23. aldia da katalogoa argitaratu dena.