Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak larunbat goizean manifestatzera deitu ditu herritarrak. Mobilizazio horrekin pentsioen erreformaren lehen zatiko lege proiektuaren kontrako salaketa kalera eraman nahi dute. Pentsio duinen aldeko mugimenduko kideek azaldu dutenez, “proiektu horrek aurreko erreformen murrizketak finkatzen ditu, eta zati batean baino ez ditu jasotzen eduki gutxiko hobekuntza gutxi batzuk”. Horregatik, “mobilizazio indartsu bat bultzatu eta lortzearen garrantzia oinarrizko eta ezinbestekoa da proiektu hori geldiarazteko eta bertan behera utz dadin lortzeko”.
Horrekin batera, eskakizunak ere plazaratu nahi ditu pentsio duinen aldeko mugimenduak: “gure eskaerak onartzea exijitu behar dugu. Are gehiago, Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak azaroaren 15erako belaunaldien arteko ekitate faktore ‘berria’ adostea aurreikusita duenean”.