Astekaria

Azarokotea, gaurtik aurrera

Guaixe 2021ko aza. 15a, 09:28
Olatzagutian erosketak eginda etxera bueltatzen den emakumezkoa. ARTXIBOA

Sakanako Dendari, Ostalarien eta Zerbitzuen Elkarteko 50 establezimenduetakoren batean erosketa egitean, tonbola bateko txartela jasoko da. Hainbat sari banatuko dira zuzenean. Smart TV baten zozketatuko dute bezeroen artean.

Tokiko merkataritzak majo sufritu du pandemiarekin. Ohiko jarduera moztu zen, baita hari lotutako sustapen kanpainak ere. Esaterako, Azarokotea ez zen joan den urtean egin. Baina Sakanako Dendarien, Ostalarien eta Establezimenduen Elkarteak (SDOZE) aurten ekimenari berriro heltzea erabaki du. Azarokotearen bidez elkarteko establezimenduetan ohiko erosketak, edo eguberrietakoak, egitera animatu nahi dituzte sakandarrak. Denden ateraren bestaldean merkataritza eskaintza anitza eta kalitatezkoa dagoela nabarmendu dute elkartetik, eta, beraz, ibarreko dendetan erosketak egiteko aitzakiarik ez dagoela gehitu dute kanpainaren sustatzaileek. Azarokotearen aurtengo leloa Sartu! Guztiok irabazi! da.

Gaurtik hilaren akaberara bitartean elkarteko establezimenduetan erosketak egiten dituztenek tonbola bateko txartela jasoko du. Zuzeneko sariak lortzeko aukera izanen du bezeroak: 5 euroko sariak eta makina bat pintxo-pote sari moduan ere. Gainera, txartelek Smart TV baten zozketarako baliagarriak izanen dira. SDOZEren Azarokotea Nafarroako Gobernuak diruz lagundu du. 

16. edizioa
Azaroan herrian erosketak sustatzeko Azarokote kanpaina Altsasuko Dendarien Elkarteak (ADE) sortu zuen 2005ean. ADEk hasieran eguberritako zare erraldoi bat zozketatzen zen hasieran. SDOZE elkartea sortzean, Azarokotea Sakanara zabaldu zen. Hasierako hiru urteak (2015-2017) establezimendu bakoitzeko urdaiazpiko sorta bat zozketatzen zen. Azken hiru urtetan erosketarako txartelak zozketatu dira. Aurten, Udaberriko Tonbolarekin bezala, ostalaritza laguntzea erabaki du SDOZEk. 

Establezimenduak

  • Lakuntza
    Tania arrandegia
    Juncal auto zerbitzua.
    Isidoro Arregi harategia.

  • Etxarri Aranatz
    Argiro Optika.
    Iñaki ileapaindegia.
    Etxarri altzariak.
    Derry taberna.
    Etxarri hortz klinika.
    Hostogorri altzariak.
    Kaxeta liburu denda.
    Sabando.
    Lizardi.
    Leku Ona taberna.

  • Altsasu
    Allianz Hnos Sayas aseguruak.
    Asensio Moda.
    Arkupe altzairiak.
    Ekin Moda.
    Lorea lore eta belar denda.
    Akeita kafetegia.
    Bengoetxea oinetako denda.
    Sorkunde harategia.
    Agurain inmobiliaria.
    Izara gortinak.
    Ramos etxetresna elektrikoak.
    Lezea kirolak.
    Ramos elektrizitatea.
    Cristina janari denda.
    Gautxori taberna.
    Gertu Sakana.
    Iker Kirolak.
    Joselen Moda.
    Larka Emakumea Gizona.
    Lasa kirolak.
    Katuka.
    Arkatz liburu denda.
    Liburunda.
    Mari Carmen.
    Marigorri.
    ML Moda gizonezkoa.
    ML Moda emakumezkoa.
    Julene mertzeria.
    Pinpilinpausa haur moda.
    Santa Cruz altzariak.
    Sakana optika.
    Sare oinetako denda.
    Tu tienda especial.
    Txartel kopia.
    Txikitxo.
    Xagu informatika.

  • Olatzagutia
    Pako harategia.