AHTren kontrako seinale berriak

Guaixe 2021ko abe. 8a, 11:38

Herri sarreretan trafiko seinaleak jarri dituzte.

Negu akaberatik ibarreko makina bat herriren sarreran trafiko seinale berria dago. Irudi batekin batera herria trenaren alde dagoela eta Abiadura Handiko Trenik nahi ez duela adierazten dute seinaleok. Mezu bera zuten kartelak ere egon dira herri sarreretan baina eguraldiak hautsi egiten zituenez, aldarrikapena etengabea izan dadin metalezko seinalea jartzea erabaki dute. 

Ez da aurreneko aldia ibarrean mezua duten trafiko seinaleak jartzen direna. Mota horretako seinale zaharrena Olatzagutiko sarreran dago oraindik eta herria inguru ez nuklearra dela aldarrikatzen du.
 

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen seinaleak dituzte herri sarreran Arbizuk, Etxarri Aranatzek eta Urdiainek. Hiru herrietan euskaraz bizi direla adierazten dute. 

Arbizun, gainera, Palestinako Marda herriarekin senidetuta daudela dioen seinalea era badago. 

Aurreko hamarkadan herri askotako sarreretan jarri zen beste seinale bat jarri zen: errausketa gaitzesten zuena. Eta haren bidez hondakinen murrizketan, berrerabileran eta birziklatzean oinarritutako kudeaketa aldarrikatzen zen. 

Azkenik, sexu erasoak gaitzesten duten seinaleak ere ikusgai daude herri askoren sarreretan.