Zenbat soinu entzuten ditugu egunean zehar? Zarata eta soinua nahastu egiten ditugu; isiltasuna desagertzeko bidean dagoen espeziea da. Isiltasuna, soinurik gabekoa ulertzen duguna, ez da erraz lortzen.
Badaude kamera batzuek kanpoko eta barruko soinuak isolatzen dituztenak (kamera anekoikoak deitzen dira). Bertan isiltasunaren benetako soinua jakin dezakegu. Baina gizakia ez dago erabateko isiltasunera ohituta, eta minutu batzuk igaro ondoren zorabiatzen hasten da. Esperimentu honi esker, gure gorputzak inoiz entzun ez ditugun soinuak entzuteko ahalmena ematen digu. Esate baterako, artikulazioak edo begien mugimendua. Soinu batzuk entzuten direlako eta beste batzuk aurkitu behar ditugulako.
Jon Cage musikaria (isiltasunaren konpositorea ezizenez ezaguna) kamera anekoiko batera joan zen eta bi soinu mota entzun zituela azaldu zuen, bata altua eta bestea baxua. Altua nerbio-sistema zen, baxua odol sistema. Isiltasuna ez dela bakarrik zerbait akustikoa ondorioztatu zuen, baizik eta pentsamolde aldatze bat. Gogoeta horiek bere konposizioan jasota daude, "4'33" konposizioan. 4 minutu eta 33 segundoko isilunea munduaren zarataz betetzen dena.
Uste dut hazi garen edo bizi garen herri bakoitzak bere soinuak dituela, eta zaraten artean bereizi behar ditugula. Zer soinu du gure herriak? Nik uste dut nire herriak Aldoiar eta Egibilgo harrobien soinua duela, baita ere trenaren zaratarena zeru garbi eta hotzeko egunetan. Eta aldatzen doazen beste batzuk, soinu anitzak.