Lehenengo izotz gauak izan ditugun aste honetan, geroz eta eguzki ordu gutxiago ditu egunak. Badakigu sugandilak eguzki zaleak direla, eta hor harrapatu dugu epeldutako harrian azken eguzki izpiak probesten, itzalak harrapatu aurretik. Gizakiak ere horrela ibiltzen gara neguan, goxotasun lekuak bilatzen.