Iruñeko Alegria peñako kideek 58. Patata Operazioa egin zuten igandean. Urdiain eta Satrustegi artean jaki bilketa egin zuten. Herri herri joan ziren peñakideek 2.200 kilo patata lortu zituzten. Eta horretaz aparte kuiak, intxaurrak, sagarrak, babarrunak, azak, porruak eta tipulak zeuden. Baita 100 euro ere. Sakanan jasotako guztia Iruñeko Hermanitas de los Pobres edo Behartsuen Haurrideak kongrezioari eman zioten. Fernando Setoain Jaurrieta peñako kideak sakandarren elkartasuna eskertu zuen, bereziki, Uharte Arakilgo jubilatu elkarteak emandako laguntza. Izan ere, uhartearrek jakiak puntu bakar batean biltzen dituzte, peñakideen lana errazteko. Hala ari dira 2014tik.
Bilketaren ondoren ohikoa izaten da peñakideak kongregazioaren egoitzan bazkaltzea. Pandemia dela eta aurten ezin izan zuten hala egin.