Ostegunean izanen da emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna. Hori dela eta, Sakanako Itaia indarkeria matxistari buruzko informazio batzarrak antolatu du. Altsasuko gaztetxera joaten direnek hizketa gairako honako galdera izanen dute: egungo kultura progresista, emakumezkoon ahalduntzea ala indarkeriaren normalizazioa? Hizketaldiaren ondoren pintxo potea eta bakarlari baten emanaldia izanen da gaztetxean. Galdera berari erantzuna opatzen saiatu ziren larunbatean Lakuntzan antolatutako batzarrean.
Sakanako Itaiak, bestalde, ostegunean, 19:00etan, Iruñean eginen den manifestazioan parte hartzera deitu du. Autobusean joan nahi dutenek honako tokietan eman dezakete izena: Irurtzunen Pikuxarren; Uharte Arakilen Motxalen; Lakuntzan Tximonenan eta Bil Toki elkartean; Arbizun kiroldegiko tabernan eta Argi Bidea elkartean; Etxarri Aranatzen Xapateron; Urdiainen Kaluxan eta Altsasun Arkangoan, Lezean, Idergin, gaztetxean eta institutuan.