Emakumeen kontrako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela eta, Arakilgo Udalak deialdiarekin bat egin du, herritarrei gauza bera egitera gonbidatu ditu. Horrekin batera, udalak arakildarrei dei egin die Etxarrenera joateko gaur, 18:00etan. Han aurpegi margotzea, materiala prestatzea eta su piztea eginen dute. Eta, 18:20ean, Etxarrendik Irurtzunerantz oinez abiatuko dira. 2,5 km-ko ibilaldiaren akabera Irurtzungo plazan eginen dute. Irurtzungo Udalak deituta, Indarkeria bakarra, milaka modu leloa duen kontzentrazioa eginen da. Ibiltari arakildarrak hartara batuko dira.