Astekoa

Gudu baten kronika

Herriko parkea, ume ororen elkargune maitagarria da, eta haren gaineko jabetza lortzeko grina amorratuak sortzen du guda.

- Badatoz! Badatoz! Babestu gotorlekua! Ezin dira honeraino iritsi! 
- Ane, Amaia, Oihane jaitsi lehen pisura, ez utzi igotzen.
- Nerea, Maialen igo egurrezko etxe gainera, egin eraso goitik! Gainean ditugu! Armaturik daude! 
- Intxaurren bonbardaketa, kontuz!
- Ahh! Intxaurrak eman dit! 
- Azkar! Igo denak etxolako teilatura! 

Agur, gotorleku. Beste bat arte.

Neskena edota mutilena, parkea ezin zen biona izan. Eguneroko borroka boterea lortzeko, parkeko jabetza lortzeko. Estrategiak, garrasiak, minak... denak balio zuen babeslekua gal ez genezan. Daphne Spainek dio, emakume eta gizonen arteko estatus desberdintasunak espazio generizatuak sortzen dituela. Horiek, bestetik, segregazio espaziala instituzionalizatu eta botere eta pribilegio maskulinoak bermatzen ditu.

- Neskok ezin dugu galdu! Parkea gurea da! Gu geunden hemen lehenago! 
- Ez utzi! Ezin dugu amore eman! 

Teresa Del Valle antropologoak espazio generikoen inguruko azalpena ematen du. Espazioetan genero sistema islatzen da. Neskok erabiltzen genituen espazioak babeslekuak ziren, menpekotasunera kondenatutako lekuak. Bizirauteko etengabeko saiakera egiten zutenak. Gure botere harremanak espazioaren kontrolean islatzen ziren, intxaurrez eta urez beteriko puxikekin armaturik, gudua irabazteko prest.