Musikarien eguna da gaur, baina Haize Berriak Sakanako musika bandak atzo, igandea, ospatu zuen haien eguna urtero egiten duen Sakanako birarekin. Bandako kide berriei ongietorria ematen diete Santa Zezilia egunarekin, eta musikarien herrira joan eta haien etxeen parean emanalditxoa egiten dute. Atzo sei kide agurtzera joan ziren Irurtzunen, Etxarri Aranatzen eta Altsasun. Gaur egun, banda "inoiz baino gazteagoa eta handiagoa" dela aipatu dute. Musikarien erdiek 25 urte baino gutxiago dute.
Etxarri Aranatzen egin zuten bigarren ongietorria. HAIZE BERRIAK
Altsasuko kide berriei ongietorria. HAIZE BERRIAK