'Bideak' dokumentala haurrendako ipuin ilustratua bihurtu dute. Artzain baten jatorritik abiatzen da filma, gazte bat soinean, Nafar mendietan barrena korrika erronka egiten du Aritz Ganboak bere arbasoen herriak lotzeko. Dokumentala 2020. urteuaren amaieran mustu zuten eta dagoeneko 60 aretotan baino gehiagotan aurkezten dute, baita nazioarteko zinema jaialditan sailkatua izan da eta aipamen bereziak jaso ditu ere. Dokumentalak bidea jarraitu du, eta orain ipuina eta bertso sorta ilustratua bihurtu dute. Dokumentalaren aurpezpenetan sortutako behar bati erantzunez sortu dela ideia esan dute: proiektuak sustatzen dituen balioak haurrei helarazatea.
Proiektuaren zati honetan Euskal Herriko hainbat artistak parte hartu dute, besteak beste, Joana Ziganda idazle, Iker Uribe ilustratzaile eta Eneko Lazkoz bertsolari sakandarrek. Ostiralean, azaroak 26, 18:00etan, Joana Zigandak eta Iker Uribek Bideak ipuinaren aurkezpena eginen dute Pikuxarren; eta azaroaren 27an, 18:00etan, Lakuntzako kultur etxean aurkeztuko dute. Ipuina eta dokumentala Durangoko azokan egonen dira salgai, modu fisikoan zein online.