Areto futbolean jardunaldi kaxkarra izan zen talde sakandarrena. Xotak Vulcanizados Ruiz Tafa taldea hartu zuen Atakondoan eta bi taldeen arteko partida oso borrokatua izan zen. Partidak antzeko gidoia izan zuen: Tafa aurreratu zen, eta berehala berdindu zuen Xotak. Hori guztia, hirutan. Eta partida hirunako berdinketarekin despedituko zela zirudienean, 40. minutuan Tafak laugarren gola sartu zuen, garaipenarena, eta Xotak ez zuen erantzuteko tartetik izan.
Aralar Mendik eta Olitek jokatu beharreko partida, aldiz, atzeratu egin zen.
Sailkapenean Ribera de Navarrak jarraitzen du lider (27 puntu). Aralar Mendi hamargarren postuan dago (5 puntu), partida bat gutxiagorekin, eta Aralar Mendi hamabigarren da (3 puntu). Asteburuan sailkapenean zortzigarren den Vulcanizados Ruiz Tafaren kontra jokatuko du Aralar Mendik larunbatean, 18:30ean, Tafallan, eta Xotak sailkapenean bigarren den Universidad de Navarra hartuko du Atakondoan, larunbatean, 20:00etan.