Espainiako aurrekontuak onartzeko bozketa ostegunean egin zen eta estatuaren kontuak onartu ziren. Haren tramitazioan alderdi eta koalizioak aurrekontu proiektuari aurkeztutako zuzenketak bozkatu zituzten duela bi aste. EH Bilduren Parlamentuko taldeak Sakanarekin lotutako bi egitasmoa aurkeztu zituen, onartu egin direnak. Alde batetik, Gasteiz eta Plazaolako bide berdea lotuko dituen milioi bat euroko zuzenketa bat txertatzea erdietsi du EH Bilduk, Agurain eta Irurtzun bizikleta bide baten bitartez batuko dituena. Bide hori lehendik eraikita zeuden zatiei lotuko zaie, eta horrek Araba eta Nafarroa artean bizikleta bide berdea sortzea ahalbidetuko du, 2022ko aurrekontuen bidez gauzatuko dena.
Eta, horrekin batera, Burgos, Gasteiz, Iruñea eta Zaragoza linean prestazio handiko trenen zirkulaziorako eta trafiko mistorako hobekuntza eta egokitze lanen azterlan bat prestatzea. Azkenik, EH Bilduk Espainiako Gobernuarekin adostu du heldu den urte bukaerarako ETB3 Nafarroa osoan ikusgai egotea.