Herriko eskola publikoan jantoki zerbitzua eskaintzen duten eta 1.500 biztanletik behera dituzten
herrietako udalek dirulaguntza jasoko dute. Hala erabaki zuen Nafarroako Gobernuak joan den asteazkeneko bileran. Beraz, Hezkuntza Departamentuak Haur eta Lehen Hezkuntzako jantoki baimenduak finantzatzeko 36 udalen artean 100.000 euro banatuko ditu. Neurri horrek zerbitzua erabiltzen duten 493 ikasleei egiten die mesede. Sakanara 8.113 euro iritsiko dira, horrela banatuta: Uharte Arakilgo Udalari 1.419,81 euro San Miguel eskolako jantokian dauden zazpi ikasleengatik, Lakuntzako Udalari 2.433,96 euro eskola publikoan dauden 12 mahaikideengatik eta Arbizuko Udalari 4.259,43 euro eskolako jantokia erabiltzen duten 21 ikasleengatik.