Pala

Gure Pilotakoak, txapeldunordeak

Guaixe 2021ko abe. 7a, 11:00
Lehen Mailako finalistak, Gure Pilotako Irati Igoa eta Uxue Murillo txapeldunordeak tartean. Beste argazkian, Bigarren Mailako finalistak, Ane Eskala eta Uxue Mendinueta txapeldunordeak tartean.. NAFARROAKO PILOTA FEDERAZIOA

Emakumezkoen Paleta Gomako Nafarroako Txapelketako Lehen Mailan Uxue Murillo eta Irati Igoa txapeldunordeak izan dira, eta Bigarren Mailako txapeldunordeak Ane Eskala eta Uxue Mendinueta 

Berriki Emakumezkoen Paleta Gomako Nafarroako Txapelketako finalak jokatu dira eta bertan protagonismo garrantzitsua izan dute Etxarri Aranazko Gure Pilota taldeko palistek. 

Azaroaren 14an Aldatzeko Itturgi pilotalekuan Emakumezkoen Paleta Gomako Nafarroako Txapelketako Lehen Mailako finala jokatu zen eta Gure Pilotako Uxue Murillok eta Irati Igoak Auñamendi taldeko Saragueta eta Ardanaz izan zituzten aurkari. Lehia oso estua izan zen, borrokatua, eta, azkenean Auñamendikoak 22 eta 25 irabazi eta txapelak jantzi zituzten, 3 tanto eskaseko abantailarekin. Murillo eta Igoa txapeldunordeak izan ziren. 

Azaroaren 26an, aldiz, Bigarren Mailako Emakumezkoen Paleta Gomako Nafarroako Txapelketako finala jokatu zuten Gure Pilotako Ane Eskala eta Uxue Mendinueta etxarriarrek Larraungo Marian Saralegi eta Etxarri Aranazko Naroa Otxoa palisten kontra, Labriten. Otxoa Gure Pilotako palaista da, beraz, finalera hiru etxarriar iritsi ziren. Hau ere final oso gogorra izan zen, 60 minutu iraun zuena. Hasieran biko etxarriarra aurreratu zen, 12 eta 7 eta 20 eta 15, baina Larraungo eta Etxarriko bikoteak 22na berdintzera lortu zuten, gero 27na, eta hortik aurrera zuzenean 30era joan ziren (27 eta 30). Naroa Otxoak txapela Etxarri Aranatzera ekarri zuen. Hiru tanto eskasengatik txapeldunordeak izan ziren Ane Eskala eta Uxue Mendinueta, baina sekulako maila emanda.