Pilota

Balda eta Lanza Nafarroako txapeldunak eta Sarasibar eta Olarra txapeldunordeak

Guaixe 2021ko abe. 9a, 10:30

Nafarroako Banakako Pilota Txapelketako finalistak, sakandarrak artean. NAFARROAKO PILOTA FEDERAZIOA

Larunbatean kimuen eta haurren mailako Nafarroako Banakako Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren Labriten eta pilotari sakandarrak bi txapel irabazi zituzten

Asteburuan XXXV. Nafarroako Kirol Jokoen Banakako Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren Iruñeko Labrit pilotalekuan kimuen eta haurren mailan, eta pilotari sakandarrak oso ongi aritu ziren. 

Kimuen Hirugarren Mailan Arbizuko Aldabide taldeko bi pilotarik jokatu zuten finala, Jurgi Sarasibarrek eta Manex Baldak. Balda izan zen Nafarroako txapelduna, taldekideari 2 eta 18 irabazi eta gero. 

Haurren Hirugarren Mailan Arbizuko Aldabideko Xabier Etxabarrik eta Altsasuko Pilotajaukuko Urko Lanzak neurtu zituzten indarrak, eta partida estuan, azkenean Urko Lanza altsasuarrak jantzi zuen Nafarroako txapela, Etxabarriri 14 eta 18 irabazita. Bukatzeko, Haurren Bigarren Mailan Aldabideko Jokin Olarrak Aurrera taldeko Julen Baleztena izan zuen aurkari eta borroka estuan, azkenean Baleztena 18 eta 14 gailendu zitzaion Olarrari. 

Banakakoa despedituta, Binakako Nafarroako Pilota Txapelketari ekingo diote pilotariek.