GKSk jardunaldiak antolatu ditu

Guaixe 2021ko abe. 6a, 12:29
Gazte Koordinadora Sozialistaren hitzaldia Arbizuko udaletxean. ARTXIBOA

Abenduaren 11n, larunbatean, 12:00etatik aurrera Lakuntzan.

Sakanako Gazte Koordinadora Sozialistak Proletarizazioaren aurrean antolakuntza komunista jardunaldia antolatu du. Haren bidez “proletarizazioaren auziaz hausnartzeko aukera” izanen dute parte hartzaileek. Horretarako, hasteko ea behin, 12:00etan, proletarizazioa zer den azalduko duen hitzaldia hartuko du kultur etxeak. 14:00etan frontoian bazkaria izanen da. 16:00etan, berriz, bizi eredu proletarioaz hizketatuko dira mahai inguruan Itaia, GKS, Ikasle Abertzaleak eta Kontseilu Sozialistako ordezkariak. Kultur etxean izanen da. Jardunaldia 18:00etan frontoian izanen den aizkolarien erakustaldiarekin despedituko da. 

Bazkarira joan nahi dutenek txartelak hamar eurotan erosi ditzakete Irurtzungo Pikuxarren, Etxarri Aranazko Xapateron eta Altsasuko Lezean.