Nerabeak dira egokitzapenerako zailtasun gehien topatzen dituztenak, haien gizarteratze prozesua bortizki eteten delako. Jatorrian bere bizi proiektuaren haustura, migrazio proiektu berezkorik
ez izatea, harrera gizartearen jarrera ezkor posibleak, eta bertan garatzeko dituen aukera eskasek (hezkuntzan, kulturalki, laboralki eta sozialki), nerabeen egokitzapen prozesua oztopa dezakete.
Migrazioen hasieran gazteak nahasketa egoera bizi dute araudia eta kontrol sozialari dagokionez.
Askotan portaera anbiguoak eta zailak azaltzen dituzte: batetik jatorriko gizartearen mugetatik aske sentitzen direlako, eta, bestetik, harrera gizartearen arauak propioak bezala ez dituztelako bizitzen eta sentitzen, eta horregatik ez dute araudi horiek bete beharreko premiarik sentitzen.
Honek ez du esan nahi bere hezkuntza zaharraren haustura ekarriko duenik. Honek esan nahi duena zera da: bere izatearen funtsean bi indar daudela borrokan: batetik, berezko izateari eusteko indarra, eta, bestetik, bere identitatearen elementu berrien integrazioa.
Barne gatazka hauek egonkortasun ezean ager daitezke: bi taldeekiko leialtasunagatik, portaeren anbibalentziagatik, bi korronte jarraitu ezin izanak sortzen duen desesperazioagatik –batez ere korronte hauek bi norabideetakoak direnean: sintesi bat egiteko ezintasuna–; eta gero eta gehiagora doan emotibotasuna eta hipersentiberatasuna.
Nerabeen integrazio eta egokitzapena hainbat eragileen menpe dago:
- Gurasoen integrazio maila, eta doluaren lanketa maila.
- Zenbaitetan gurasoek nerabeen esku uzten dute migrazioaren doluaren lanketa, eta horrek harrera gizartearen jarrera baztertzailea (ghettoetan egotera behartzen dutena, maila sozio-ekonomiko baxuenetan, gizartearen bazterrean...).
- Gizartearen jarrera homogeneizatzailea, zeinak ez dieten uzten bakarrak izaten, anonimotasunera eta ikusezintasunera bultzatuz.
Normala eragin psikologikoa izatea, ezta? Agian harrera gizartearen jarrera zertxobait aldatuz,
eragin hori arin liteke, elkarbizitza osasuntsu bati begira. Garaiz gaude.